XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aldaketa fisikoak: optikoak 50. jardueraArgi iturriak aipatu ditugu aurreko jarduera horretan, baina argia sortzen den lekutik, fokutik, nola hedatzen da beste lekuetara?
Galdera hau eta argiaren hedapenari buruzko beste batzuk ondo ulertzeko, ondorengo jardueretako esperientziak zehatz-mehatz egiten saia zaitez.
Esperientzia egiteko leku iluna beharko duzu.
Argiaren hedapena nolakoa den aztertzea izango da jarduera honen helburu nagusia.
Linterna zapala
Argi foku bat
Zapata kaxa
Kartulina beltza
Esperientzia egiten hasi baino lehen presta itzazu behar dituzun materialak.
Ondoren, bi behaketa hauek egin ditzakezu:
Zulatu zapata kaxa.
Zuloak ahalik eta txikienak izan daitezela.
Jarri mahai beltz baten gainean edo kartulina beltza erabili mahai gainean jartzeko.
Sartu linterna piztuta zapata kaxa barruan eta estali taparekin.
Behatu arretaz eta idatzi behatzen duzun guztia.
Bigarren marrazkian agertzen den muntaia egizu.
Argi fokua bonbilatxo bat izan daiteke, adibidez.
Sartu bonbila kartulina beltz edo opakoz egindako tutu batean.
Piztu bonbila eta jarri zulo txiki bakar bat duen kartulina beltzezko pantaila bat bere aurrean.
Zer behatzen duzu?
Nola hedatzen da argia?
Behaketa hauek egin ondoren atera dituzun ondorioak idatz itzazu.